[15. IBILBIDEA] Elgoibarren Sallobenterantz

[15. IBILBIDEA] Elgoibarren Sallobenterantz
2021/08/20 eta kitto!
PR-Gi 156 / 11,5 km / Elgoibarren

Hiriko erdigunetik San Roke auzora abiatuko gara, Karakate mendiaren magalean. Mendilerro horretan elementu megalitiko asko dago. Sallobente nukleo txikian ermita bat dago. Ermitaren inguruetan, mahaiak eta umeentzako jolasak aurkitu ditzakegu. Lan batzuen ondorioz, XV. mendekoa izan daitekeen margo-mural bat aurkitu zen. Hiriko erdigunera bueltatu baino lehen, herriko makina-erreminta museoa ikusi ahal izango dugu, Debako bailarak ezkutatzen dituen sekretu industrialak azaltzeko.