150 judokatik gora izango dira asteburuan Eibarren, Espainiako Jiu-Jitsu Koparen edizio berrian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
150 judokatik gora izango dira asteburuan Eibarren, Espainiako Jiu-Jitsu Koparen edizio berrian
ETA KITTO 2022, Urr 27

Gure herrian zazpigarrenez antolatuko den Espainiako Jiu-Jitsu Kopak bihar eta etzi kirol modalitate horretako estatuko ordezkari onenak bilduko ditu. Ipuruak estatuko eta atzerriko 150 judoka baino gehiago izango ditu lehiatzen, Borroka, Ne-Waza edo lurreko judoa, Duo eta Show modalitateetan jardungo duten parte-hartzaileekin. Aurten urrezko ezteiak betetzen dituen Kalamua Judo Klubak antolatutako txapelketa goizeko 09:00etan hasiko da eta, estatuko txapeldunekin batera, han izango dira klubeko ordezkariak ere euren onena ematen. Espainiako autonomia guztietako onenak etortzeaz aparte (Espainiako ekipo nazionala tartean), federazioetako ordezkari eta lehen mailako kirol-epaileek ere bisitatuko gaituzte, “urtero bezala, hemen zelan hartzen ditugun ikusita, pozarren itzultzen direlako”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »