2. mailan jokatuko du beste urtebetez Deporreko xake taldeak

2. mailan jokatuko du beste urtebetez Deporreko xake taldeak
2023/03/28 11:14
eta kitto!
Mailari eusteko play-offean emaitza bikainak lortu ostean, beste urtebetez 2. mailan jokatzeko txartela lortu du Deporreko xake taldeak. Igoera play-offean jokatutako lau neurketetan lau garaipen lortu ditu Deporreko taldeak eta, horrenbestez, play-offeko lehenengo postua lortu du. Azken jardunaldian Donostiako Gros L garaitu zuen, 3-1eko emaitzarekin: Diego Olmok, Jon Aranak eta Xabier Beorlegik euren partiduak irabazi zituzten eta Aimar Garciak berea galdu. Deporreko xakelarien hurrengo erronka Donostiako Nazioarteko Txapelketa izango da, apirilaren 1etik 8ra Donostiako Udaletxean jokatuko dena.