350 lagunek hartu dute parte Eibarko Mendi Itzulian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
350 lagunek hartu dute parte Eibarko Mendi Itzulian
ETA KITTO 2021, Eka 07

Zapatu goizean 350 lagun inguru elkartu ziren Klub Deportiboaren aurrean Eibarko Mendi Itzulia egiteko eta antolatzaileek esker ona erakutsi dute parte-hartzaileen “jarrera on eta positiboarengatik”. Gasteiz, Markina, Santurtzi, Barakaldo eta Euskal Herriko beste zenbait tokitako jendea etorri zen Eibarrera eta antolatzaileen aurreikuspen guztiak gainditu ziren. “Asurtzako anoa postuan janari eta edari guztia agortu egin zitzaigun eta parte-hartzaile asko ezer gabe gelditu ziren”, aipatu dutenez.

Astean zehar egin zuen euriak eguraldi lainotsuari laga zion tokia zapatu goizean eta parte-hartzaileek giro onean egin ahal izan zuten itzulia (batzuek laburra, 21 kilometrokoa; eta bestek luzea, 37 kilometro).

Deporreko Mendi Batzordekoek gogoratzen dutenez, “itzuliko kamiseta erreserbatu zenuten guztiok klubean duzue zuen kamiseta, eta oraindik kamiseta apur batzuk ere geratzen dira eta salgai daude klubean. Eskerrik asko berriz guztioi eta 2023an ikusiko dugu elkar berriro!”.

eibarko mendi itzulia1

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »