[7. IBILBIDEA] Elorriagako begiratokia

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
[7. IBILBIDEA] Elorriagako begiratokia
ETA KITTO 2021, Abu 10

SL-Gi 5002 / 2 km / Elorriagako atsedengunetik

Elorriagako ibilbide zirkularra biotopo landa paisaiatik igarotzen da eta kostalde guztiko balkoi zabalen eta ikusgarrienetako batera hurbiltzen gaitu: Bratzazarreko begiratokia. Hor landak bat-batean moztu eta ehun metrotik gorako labarrak zabaltzen dira gure oinetan eta panoramika bikaina eskaintzen digute: marearteko zabalgune handia, Aitzuriko senadia eta Pikoteo harri jauste izugarriak. Interes puntuak: Baratzarrak begiratokia, koralezko mendia, Elorriagako atsedengunea, San Sebastian baseliza…

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »