[7. IBILBIDEA] Elorriagako begiratokia

[7. IBILBIDEA] Elorriagako begiratokia
2021/08/10 eta kitto!
SL-Gi 5002 / 2 km / Elorriagako atsedengunetik

Elorriagako ibilbide zirkularra biotopo landa paisaiatik igarotzen da eta kostalde guztiko balkoi zabalen eta ikusgarrienetako batera hurbiltzen gaitu: Bratzazarreko begiratokia. Hor landak bat-batean moztu eta ehun metrotik gorako labarrak zabaltzen dira gure oinetan eta panoramika bikaina eskaintzen digute: marearteko zabalgune handia, Aitzuriko senadia eta Pikoteo harri jauste izugarriak. Interes puntuak: Baratzarrak begiratokia, koralezko mendia, Elorriagako atsedengunea, San Sebastian baseliza...