[8. IBILBIDEA] Flysch beltza eta Lapari

[8. IBILBIDEA] Flysch beltza eta Lapari
2021/08/11 eta kitto!
1,1 km / Debako Santiago hondartzatik

Geoparkeko flysch ezezagunaren, hau da, Debako flysch beltzaren, sekretuen berri jakiteko aukera eskainiko digu paseo honek. 100 milioi urteko bidaia egingo dugu iraganera, Bizkaiko golkoa zabaldu zen hasierako garaietara, eta itsaspeko paisaia zoragarria bistaratuko dugu: koralezko arrezife handiak, itsaspeko abaniko sakonak, lurrikarak eta naturaren harribitxi bereziak, hala nola, Debako septariak. Aitzandi muturreko tolesturak ere ikus daitezke.