A Coruñan eskuratutako puntuari esker lidergoari eusten dio Eibar FT-k

A Coruñan eskuratutako puntuari esker lidergoari eusten dio Eibar FT-k
2022/10/31 eta kitto!
Yerai Martinek gidatzen duen taldeak berdinketa ona lortu zuen zapatuan A Coruñan, bertako Deportivo Abanca bigarren sailkatutakoarekin bana berdinduta. Abegondon jokatutako norgehiagokan eibartarren taldea nagusi izan zen jokoaren lehenengo minutuetan, baina Raquel Garciak aurretik jarri zuen etxeko taldea 36. minutuan. Bigarren zatiko lehen minutuetan Eibar FT jaun eta jabe izan zen eta 62. minutuan Andrea Sierrak armaginen gola lortu zuen. Hurrengo partidua ere ez da erraza izango eibartarrentzat gaur egun duten lidergo postu horri eusteko.

Orain bigarren kokatu den Bartzelonaren bigarren taldeak bisitatuko du Unbe datorren zapatuko eguerdian, 12:00etan hasiko den neurketan.