Afizionatuen mailako pilota jaialdia gaur Astelenan, profesionalena domekan

Afizionatuen mailako pilota jaialdia gaur Astelenan, profesionalena domekan
2019/12/05 eta kitto!
Gipuzkoako banakako txapelketako partiduak hartuko ditu gaur 20:00etan hasiko den Astelenako jaialdiak. Federatuen arteko bi norgehiagoka izango dira: infantiletan, Eibarko Klub Deportiboko Ibon Ibarrak eta Oñatiko Txintxurretak neurtuko dituzte indarrak eta, ondorengo kadete mailakoan, Mikel Camina eibartarrak Lazkaoko Garrido izango du aurkari. Bestalde, domekan 17:00etan hasita, profesionalen mailako jaialdia izango da Katedralean, honako hiru partiduekin: lehenengoan, Elezkanok eta Oier Etxebarriak osatutako bikoteak Pello Etxeberriak eta Bikuñak osatutakoa izango du aurrez aurre; jaialdiko partidu garrantzitsuenean, binakako txapelketa nagusiko norgehiagoka ikusteko aukera izango dugu, Irribarria/Rezusta eta Altuna/Galartza bikoteekin; eta jaialdia itxiko duen partiduan, Zabala/Ruiz eta Egiguren V/Erostarbe bikoteen artekoa izango da, promozio mailako binakako txapelketaren barruan.