Ahazteko moduko asteburua Mecalbe Eibar Eskubaloiaren lehen taldeentzat

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ahazteko moduko asteburua Mecalbe Eibar Eskubaloiaren lehen taldeentzat
ETA KITTO 2022, Aza 16

Emakumezkoek etxean Loyola talde nafarraren aurka galtzen zuten bitartean (20-28), porrot gogorra jasan zuten gizonezkoek Casademont Zaragozaren kantxan (26-23). Horrela ba, azken aurrekoak dira neskak, lau punturekin, eta bosgarrenera jaitsi dira orain mutilak, 13rekin. Neurketa parekatuagoa suertatu zen Zaragozakoa, nahiz eta aragoiarrak ederki gailendu eta merezimendu osoz batu bi puntuak. Gol bateko aldea zegoen bien artean atsedenaldian, besterik ez; gero, pixkanaka etxekoek diferentzia handitzen joan ziren amaierara arte. Beste behin neurketako goleatzaile onena izan zen Mikel Zuloagaren zortzi golak ez ziren nahikoak izan punturik lortzeko. Eibartarrek Elgoibarko Alcorta Forging Group Elgoibar izango dute hurrengo aurkari.

Neskek ere ez zuten euren eguna izan eta Loyola taldearen kontra galdu zuten Ipuruan. Hasiera kaxkarrari neurria hartu zioten 6-0ko aldeko partzialarekin, baina, lehia parekatu ondoren, handiagoa izan zen beste partzial batek bisitarien eskura laga zuten garaipena. Maitane Velasco eta Ane Treviñoren bosna golek ez zuten askotarako balio izan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »