Haimar Etxeberria Ansalas izan zen lehena atzo jokatu zen Udaberri Sarian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Haimar Etxeberria Ansalas izan zen lehena atzo jokatu zen Udaberri Sarian
ETA KITTO 2021, Mar 01

Atzo jokatu zen 43. Udaberri Saria, Eibarko Txirrindulari Elkarteak denboraldi honetan antolatutako lehen proba, eta lasterketak izandako harrerarekin pozik daude antolatzaileak: 78 kilometroko ibilbidea zuen lasterketan 186 txirrindularik hartu zuten parte eta sailkapen nagusian Haimar Etxeberria Ansalas izan zen garailea (2:08:03). Minutu bateko aldearekin, Aimar Galdos Alonso eta Xabier Intxausti Berastegi helmugaratu ziren bigarren postuan. Mendiko saria eta Erregulartasunarena, berriz, Marcel Pallares Reyesek eskuratu zituen, Debabarreneko lehena Aimar Galdos izan zen eta talderik onena Ampo Ikolan Sports.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete lasterketaren babesle eta laguntzaileei. Honezkero hasi dira egutegiko hurrengo proba, apirilaren 11n jokatuko den 50. Valenciaga Memoriala antolatzeko beharrean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »