Airan Fernández, 42. Valenciaga Memorialean txapeldun

Airan Fernández, 42. Valenciaga Memorialean txapeldun
2013/04/08 00:00
eta kitto!

Coluer taldeko Airan Fernández Casasolak (4:13:03) irabazi zuen atzo (domeka, hilak 7) 42. Valenciaga Memoriala, Antonio Pedrero López (4:13:12) eta Jose Gutiérrez Revuelta (4:13:25) txirrindularien aurretik helmugaratuta. Iazko edizioan bigarren sailkatu zen Airan Fernández-ek helmugarako 3 kilometro falta zirenean aurreratu zuen Lizarte taldeko Antonio Pedrero. Proba 164 kilometroko ibilbideak osatu zuen eta sailkapena Ixua eta San Miguel gainetan erabakita geratu zen. Taldekako sailkapenean lehena Lizarte izan zen (12:41:26), bigarrena Gipuzkoa-Eki Sport eta hirugarrena Naturgas Energia (biak 1:20ko aldearekin). Eibarko Txirrindularien Elkarteak antolatutako lasterketaren amaieran egindako argazki bilduma ikusteko hemen sakatu.