Aitor Etxaburu Txileko eskubaloi selekzioaren entrenatzaile izendatu dute

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Aitor Etxaburu Txileko eskubaloi selekzioaren entrenatzaile izendatu dute
ETA KITTO 2022, Ira 30

Aitor Etxaburu eibartarrak, modu horretan, orain arte Mateo Garraldak zuzendutako selekzioaren ardura izango du hemendik aurrera. Eibartarrak orain arte Il Capo Hondarribia Bidasoaren filiala zuzendu du, Eibar Eskubaloiarekin 1. Nazional mailan jokatzen duen taldea. Aurretik Bidasoa beraren eta Bera Bera emakumezkoen taldeko entrenatzaile ere izan da. Aurretik, jokalari bezala, behin Arratetik irtenda, Bartzelonan eta Bidasoan jokatu izan zuen eta Europako txapeldun izan zen. Hortik aparte, Bartzelona 92ko eta Atlanta 96ko Joko Olinpikoetan ere hartu zuen parte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »