Aitor Hernandez ermuarra garaipen bikoitza lortu du asteburuko ziklo-kros probatan

Aitor Hernandez ermuarra garaipen bikoitza lortu du asteburuko ziklo-kros probatan
2022/10/17 eta kitto!
Ermua Innpulso taldeko txirrindulariak Medina de Pomar Hiriko 18. edizioa bereganatu zuen zapatuan eta Vallarcayokoan nagusitu zen domekan. Medina de Pomar-en hasieratik nagusitu zen Aitor Hernandez eta azkenean 40 segundoko aldea kendu zion Martin Mata bigarrenari; Miguel Diazen osatu zuen podiuma. Villarcayoko ziklo-kros proban, bestalde, hainbat arazo izan zituen lehenengo itzulian, baina ermuarrak jakin izan zuen horiei aurre egin eta, zortzigarren postutik, aurkariak aurreratu eta azkenean helmugan lehenengoa izateko, Miguel Sanchez eta Martin Mataren aurretik. Bost lasterketetan hartu du parte orain arte Hernandezek eta horietako hirutan igo da podiumera, Burgoseko bietatik aparte Ortuella ere lehen hiruren artean izan zelako.