Aitor Hernandezek ziklo-kros denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Legazpin

Aitor Hernandezek ziklo-kros denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Legazpin
2022/11/02 08:58
eta kitto!
Azaroaren 1ean Legazpin jokatutako ziklo-kroseko euskal egutegiko proban, Ermua Innpulso taldeko txirrindulariak bere denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu zuen, Burgos aldean aurretik eskuratutakoen atzetik. Legazpiko proba oso neurrikoa du Aitor Hernandez ermuarrak, orain arte jokatutako 11 edizioetatik zortzitan lehenengoa izan delako helmugaratzen. Bere atzetik sailkatu ziren Asier Arregi eta Francisco Javier Torres, modu horretan podiuma osatzeko. Zirkuitua “Euskadiko gogorrenetakoa da” Ermukoaren iritziz, baina bere ahalmenei ondo datorkiola onartzen du.