Aitor Hernandezek ziklo-kroseko Bizkaiko txapela jantzi zuen Abadiñon

Aitor Hernandezek ziklo-kroseko Bizkaiko txapela jantzi zuen Abadiñon
2022/11/28 eta kitto!
Ermua Innpulsoko txirrindulariak Abadiñoko Udala Saria irabazi zuen domekan, modu horretan denboraldiko laugarren garaipena eskuratzeko. Proban Bizkaiko txapela ere bazen jokoan eta ermuarra goitik behera nagusitu zen, aurrea hartuz berarekin batera podiuma osatu zuten Iñigo Gomez eta Miguel Sanchezi. Aitor Hernandez aurretik Burgosko Medina de Pomar-en eta Villarcayon izan zen garaile, eta baita Legazpin ere.