Aitor Montero pilotoa azpitxapeldun geratu da SBK 1000 mailan

Aitor Montero pilotoa azpitxapeldun geratu da SBK 1000 mailan
2020/11/19 eta kitto!

Gure herriko pilotoa denboraldia amaitu arte egon da podiumeko postuen borrokan eta, Jerezeko zirkuituan ere, maila eman zuen txapelketako azken jardunaldian. Bertan eskuratutako bigarren postuarekin azpitxapeldun geratzea ekarri dio azkenean Amañako motorzaleari.


EasyRace SBK 1000 mailako txapelketan 38 pilotu edo gidarik hartu dute parte azken denboraldian eta Montero hasieratik ibili da sartuta hiru lehenen arteko lehia horretan. Barixakuko entrenamenduekin pozik geratu zen Aitor eta lasterketa egunean hirugarren postuan irten zuen, "lau puntura nuen Javier Puelles aurkariarengandik gertu".


Beste piloto batzuk ere oldarkor hasi zuten benetako proba eta eibartarrak bi postu galdu zituen hasieran, handik hiru itzulira errekuperatzen hasi eta erasora jotzen hasteko. Hala ere, azken unean ez zuen zorte handirik izan eta, aurreko balaztaren bonba apurtzean, eskura zuen bigarren postuari eustearekin konformatu behar izan zuen. Dena dela, Montero pozik dago lortutako sailkapenarekin eta, betiko moduan, oso eskertuta babesleei.