Aitor Monterok bigarren postua lortu zuen Jarama zirkuituko denboraldiko lehen proban

Aitor Monterok bigarren postua lortu zuen Jarama zirkuituko denboraldiko lehen proban
2022/06/27 eta kitto!
Eibarko pilotoak lasterketaren amaiera bikaina egin zuen Jarama zirkuituan jokatutako denboraldiko lehenengo proban eta, lasterketaren azken 11 itzulietan 17. postutik bigarreneraino helduz, garaipen sentsazioarekin amaitu zuen. Madrilgo zirkuituan bero handiko asteburua izan zuten piloto guztiek eta Monteroren motorrak pole posizioa ere lortu zuen hasierako kronoan, azkenean zortzigarren postuan hasi bazuen ere benetako lasterketa.

Lehenengo bihurgunerako laugarren postua lortu zuen Monteroren motorrak, baina lehenengo postuaren bila, beste biri aurrea hartzeko borrokan, pistatik irten eta 17. posturaino jaitsi zen. Ondoren erakutsitako pilotajea bikaina izan zen eta Aitor aurkariei aurrea hartzen joan zen, geratu barik, amaierara arte. Eibarko pilotoa oso eskertuta dago “Ramon Izquierdori, Tean and Zero bere taldeari eta babesle guztiei”.