Aizkolarien Euskal Herriko Txapelketak errepikapena izango du bihar San Andres Torneoan

Aizkolarien Euskal Herriko Txapelketak errepikapena izango du bihar San Andres Torneoan
2022/11/29 09:23
eta kitto!
Domekan Bilbon parte hartu zuten sei aizkolaritik bost bihar izango ditugu berriro elkarren aurka Toribio Etxebarria kalean jokatuko den San Andres aizkolari txapelketaren 19. edizioan. Bi urtetan jokatu ezinik egon ondoren, antolatzaileak orain arteko bidetik pixka bat aldendu eta beste formatu berri bati heldu diote oraingoan: “Hamar aizkolariren ekitaldia jarraituko du izaten, baina oraingoan lau gazteei ematen genien tartea helduagoei pasatuko diegu”. Horrela, helduek osatutako bi bikotek “bien artean 100 urtetik gora dutenekin osatuta” lau egur haundi moztuko dute. Lehia horretan izango dira, Ernesto Ezpeleta “Bihurri” eibartarrarekin batera, Jesus Mari Mujika, Goizeder Beltza eta Bilbon parte hartu zuen Txapartegi. Beste sei aizkolarietatik lauk Bilboko Euskal Herriko txapelketaren finalean hartu zuten parte: Hodei Ezpeleta “Bihurri” txapeldunarekin batera, bere atzetik sailkatu ziren hirurak (Zaldua, Basozabal eta Etxeberria), Jon Rekondo eta Suharri Rodriguez.. Azken horiek, hiru bikote osatuz, “zortzina korte egin beharko dute, 60-65 ontzako egurrekin”. Lehiaketa eguerdiko 12:00etan hasiko da eta Klub Deportiaboaren aurrean jokatuko da.