Atzo arratsaldean Gironan 0-1 irabazi ondoren, Garitanoren mutilek igoerako promozio kanporaketa alde dute domekan Ipuruan, 18:30etik aurrera, itzulerako partiduari begira. Atzokoan Aketxe erdilariak sartutako “denboraldiko gol onenari” esker gailendu ziren eibartarrak, bigarren zati osoan jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan bazuten ere, lehen zatiaren amaieran epaileak Tejero kanporatu baitzuen. Domekako ondo irtetzen bada, Las Palmas eta Teneriferen artekoa garaile irteten dena izango lukete aurkari Eibar KE-koek.
#Eibar FT#Eibar KEfoballaSD Eibar
Gaiarekin zerikusia duten albisteak