Alberto Albistegi zinegotziaren aita hil da

0    Kirolak 
ETA KITTO
Alberto Albistegi zinegotziaren aita hil da
ETA KITTO 2015, Aza 16

Gaur hil da, 82 urterekin, Alberto Albistegi Arizmendiarrieta, Albistegitarren foballeko harrobiaren aitzindaria. German atezainaren eta Alberto defentsaren aitak eta Alex eta Lauraren aitonak ibilbide luzea egin zuen foballean 50. hamarkadan. Juventud Deportiva Arraten hasi eta Eibarren jokatu zuen ondoren urtebetez; Realean hiru urte egin zituen, Osasunan beste lau, Zaragozan hilabete batzuk eta berriz ere Eibarrera itzuli zen. Gainera, Espainiako selekzio jubenilarekin Alemania, Belgika edo Jugoslabiako taldeen kontra jokatzeko aukera izan zuen. Bere aldeko hileta-elizkizuna bihar (martitzena) egingo da, arratsaldeko 19.00etan, Eibarko San Andres parrokian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude