Alfonso Barasoain Eibar FT-ren entrenatzaile ohia hil da

Alfonso Barasoain Eibar FT-ren entrenatzaile ohia hil da
2021/05/25 19:47
eta kitto!
Eibar FT-n historia egin zuen Alfonso Barasoain hil da gaur 63 urterekin. Mungiarrak 181 neurketatan zuzendu zuen talde eibartarra, 101 Bigarren Mailan eta 80 Bigarren B Mailan, eta klubaren historian bi mugarri ezarri zituen: 87/88 denboraldian taldea Bigarren Mailara igoz, eta 98/99an mailari eutsiz eta miraria zirudiena lortuz.

Eibar entrenatzeaz gain, Mungiako entrenatzaileak Gernika, Amorebieta, Amurrio, Barakaldo, Palamos, Gimnastica Segoviana, Eldense, Sestao eta Lemoa taldeak ere entrenatu zituen, eta 2011an Amorebieta Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen.