Altuna III-Imaz eta Ezkurdia-Aranguren nor baino nor bihar Astelenan

Altuna III-Imaz eta Ezkurdia-Aranguren nor baino nor bihar Astelenan
2020/06/23 eta kitto!
Pilota bueltan da. San Juan egun handia biziko da bihar Astelehena frontoian, 17:00etatik aurrera, hainbat hilabeteren ondoren pilota partidu bat jasoko duelako. Ez nolanahikoa gainera, Altuna III-Imaz eta Ezkurdia-Aranguren bikoteek hasiera emango baitiote uda honetarako Baiko eta Aspe enpresek prestatu duten Masters Caixabank txapelketarako.

Txapelketa honetan bi enpresetako pilotariek zortzi bikote misto osatuko dituzte (Altuna III-Imaz, Ezkurdia-Aranguren, Artola-Rezusta, Jaka-Albisu, Bengoetxea VI-Martija, Olaizola II-Zabaleta, Elezkano II-Aretxabaleta eta Urrutikoetxea-Irribarria), eta txapelketa bi fasetan banatuko da. Lehenik ligaxka jokatuko dute (bi itzulikoa) eta, ondoren, finalerdiak jokatuko dira, finalaren aurretik.

Masters Caixabank txapelketari hasiera emango dion partiduaren ondoren, beste neurketa bat jasoko du Astelena frontoiak: Elezkano II-Aretxabaleta eta Jaka-Albisu.