Amaitu da Areitio kirol hiriko obren lehen fasea

Amaitu da Areitio kirol hiriko obren lehen fasea
2022/07/19 eta kitto!
Areitio kirol-hiriko obren lehen fasea, lur-mugimenduei eta nibelazioari dagokiena, aurreikusitako epeen barruan amaitu da. Fase hori amaitu ondoren, zehaztuta eta finkatuta geratu dira aurreikusitako bost eremuak instalatzeko plataformak. Aste honetan, Esparru jatetxe zaharraren eraikina eraisten ari dira eta, horren ordez, egungo eraikuntza-araudira eta instalazioen beharretara egokitzen den beste bat jarriko da. Esparrua eraisten hasi dira eta, ondoren, urbanizazio-lanak egingo dituzte. Hurrengo urratsa ingurua urbanizatzen hastea izango da, kirol-hiria Mallabiko hirigunearekin lotuko duen espaloi bat eta ibilgailuen zirkulazioa eta instalazioetarako sarbideak antolatuko dituen biribilgune bat eraikiz.

2022a amaitu baino lehen 1., 2. eta 3. eremuetako harmailak eraikitzen hastea aurreikusi da.