Amaiur Mayo errugbilariak jaso du 2021eko Eibarko Kirol Sari nagusia Coliseoan Gabon Zahar egunean

Amaiur Mayo errugbilariak jaso du 2021eko Eibarko Kirol Sari nagusia Coliseoan Gabon Zahar egunean
2022/01/02 07:00
eta kitto!
Emakumezkoek kirolean egin duten aurrerapausoen seinalea da azken aldian inguratzen gaituena. Eta baita errugbiak gure herrian hartu duen pisuaren seinale ere. Azken denboraldian Iberdrola Ligako 4ko finalean parte hartu zuen emakumezkoen Eibar Rugby Taldeko aedatz eta kapitaina den Amaiu Mayok jaso du 2021eko edizioaren, 26.aren, Eibarko Kirol Sarietako sari berezia. Hamabost urte egin ditu dagoeneko talde horretan jokatzen eta inguruko selekzio guztien deialdietan sartu da.