Amaiur Mayok Espainiako selekzioarekin jokatuko du Errusian

Amaiur Mayok Espainiako selekzioarekin jokatuko du Errusian
2019/07/22 eta kitto!
Eibar Rugby Taldeko jokalaria Moscun izango da hilaren 27an eta 28an errugbi-plaia modalitatean jokatuko den txapelketan. Espainiako selekzioa torneo horretara deitzen duten lehenengo aldia da, baina Amaiur Mayok aurretik ere jokatu du Espainiarekin. Hori bai, taldea bost jokalarirekin osatzen den modalitate berri honetan estreinaldia izango du, “bost minututako bi zatitan banatutako partiduak jokatzeko”. Hautatzaileek hamabi jokalari deitu dituzte guztira Errusiara joateko. Bestalde, Aleu Cid ere Espainiako 18 urtetik beherako selekzioaren kontzentrazioan izan zen joan den astean, “olinpiadetako modalitatean jarduteko”.