Amaiur Mayorentzat izango da Eibarko Kirol Sarietako sari nagusia

Amaiur Mayorentzat izango da Eibarko Kirol Sarietako sari nagusia
2021/12/29 13:15
eta kitto!
Eibar Rugby Taldean ibilibide luzea egin duen kirolari handiak jasoko du aurten bere 26. edizioa betetzen duen Eibarko Kirol Sarietako sari berezia. Euskera Saria, bestalde, Ibon Arakistain Aspe pilota enpresako komunikazio-arduradunarentzat izango da eta Sustapenekoa, bestalde, Mecalbe Taldearentzat. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen ekitaldia, ohikoa denez, Gabon Zahar egunean egingo da Coliseoan, eguerdiko 12:00etan hasita.

Honelakoak osatzen dute bestelako kirol modalitate guztietan saritutakoen zerrenda:
Sari Berezia: Amaiur Mayo
Euskera Saria: Ibon Arakistain
Atletismoa: Igor Amorrosta
Errugbia: Edurne Vidal
Eskia: Julen Chacon
Eskubaloia: Victor Uriarte
Foballa: Iñigo Ugarteburu
Gimnasia Erritmikoa: Senior Taldea
Herri Kirolak: Hodei Ezpeleta
Hiru Txirlo: Alex Campos
Igeriketa: Elene Oiarzabal
Judoa: Iker Martinez
Jugger: Irati Juaristi
Karatea: Rosi Sanchez
Kulturismoa: Eneko Baz
Mendia: Javi Charola
Pilota: Ibon Ibarra
Saskibaloia: Iñaki Sanchez
Silbestrismoa: Santiago Blanco
Squash: Yosu Gimenez
Tenisa: Nesken taldea
Triatloia: Txomin Osoro
Txakurkrosa: Andoni Mayo
Txirrindularitza: Jokin Amorrosta
Waterpoloa: Senior taldea
Wu-Shu: Teresa Barrado
Xakea: Lander Aja
Sustapena: Mecalbe