Amañako pilota txapelketaren finalekin amaitu da bosgarren edizioa

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Amañako pilota txapelketaren finalekin amaitu da bosgarren edizioa
ETA KITTO 2023, Eka 12

Aurreko zapatuan jokatu ziren Amaña es la Cañak antolatutako V. Esku Pilota Txapelketaren finalak Amañako Garajeetako frontoian. Honakoak izan ziren jokatutako partiduetako emaitzak: benjaminetan, Asurabarrena-Cruz (Zumarraga) 16, Axpe-Mugarza (Oñati) 11; alebinetan, Zubia-Urien (Arrasate) 18, Areitio-Padilla (Zaldibar) 5; nesketan, Zelaia-Retegi (Aretxabaleta) 18, Lizarralde-Carretero (Oñati) 6; eta infantiletan, Alberdi-Juaristi (Azkoitia) 22, Mazhar-Ibabe (Aretxabaleta), 10. Oso partidu borrokatuak izan ziren eta zaletuek asko gozatu zuten partiduekin. Antolatzaileek eskertu dute babesle, boluntario, agintari eta Eibarko Udalaren laguntza, bereziki azpimarratuz Luis Narbaiza txapelketako kirol zuzendariak egindako lana.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »