Amillategi-Gil Deporreko bikotea Gipuzkoako txapeldun pilotan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Amillategi-Gil Deporreko bikotea Gipuzkoako txapeldun pilotan
ETA KITTO 2022, may 12

Alebin mailako Aratz Amillategik eta Liher Gilek osatutako Eibarko Klub Deportiboko bikoteak Errendimendu mailako Gipuzkoako binakako txapela jantzi zuen aurreko asteburuan Donostian jokatutako finalean. Aurreko barixakuan, bestalde, Astelenan izandako jaialdian, bikain jardun zuten Deporreko pilotariek eta garaile izan ziren ia partidu guztietan: senior mailan, Agirresarobek eta Azkargortak 22-15 eta 22-21, Zestoako eta Bergarako pilotarien aurka hurrenez hurren, irabazi zituzten euren partiduak.

Eibarko biak euren multzoetako bigarren postuetan daude sailkatuta. Iraolagoitia jubenila ere irabazle izan zen, erraz gainera (22-2), Hernaniko ordezkariaren aurrean. Condek seniorretan eta Gisasolak kadeteetan, bestalde, galdu egin zuten.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »