Ander Moyaren omenezko foball-torneoa antolatu dute Ermuan

Ander Moyaren omenezko foball-torneoa antolatu dute Ermuan
2022/05/23 12:16
eta kitto!
Orain dela gutxi hil zen 9 urteko Ander Moyaren omenezko alebin mailako foball-7 torneoa antolatu dute Ermuan, bertako Futbol Eskolaren eskutik eta Ermuko Udalaren laguntzarekin. Ander gaztetxoa Ermua Blues CD-ko jokalaria zen eta bere oroimenezko lehenengo edizioa izango da oraingokoa. Amorebieta, Antiguoko, Arratia, Astrabuduako, Basauri, Bermeo, Durango, Elorrio, Gurutzeta Barakaldo, Igeltegi, Iurreta, Laudio, Vasconia eta Vulcano Otxandio taldeek hartuko dute parte, Eibar FT eta Ermua Blues CD-rekin batera. Ander Moyak DIPG buruko tumorea zuen eta gaixotasun horren aurka lanean diharduen elkartearen laguntza du prestatutako ekitaldiak.

KARTELA ANDER