Ane Santesteban garaipenetik inoiz baino gertuago IV. Eibar Hiria Sarian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ane Santesteban garaipenetik inoiz baino gertuago IV. Eibar Hiria Sarian
ETA KITTO 2022, Mai 10

Aurreko domekan jokatutako UCI mailako IV. Eibar Hiria Sariak txirrindularitza egun zoragarria eskaini zigun eta T. Etxebarria kalean kokatutako helmugak ere esprint bikaina erakutsi zigun, garaipenaren bila borrokatu zuen laukotearen esku. Azkenean Valcar-Travel¬Service taldeko Olivia Baril kanadiarra nagusitu zen, Team BikeExchange-Jayco taldeko Ane Santesteban errenteriarraren aurretik. UAE Team ADQ taldeko Margarita Garciak osatu zuen Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako probaren podiuma. Garaileak 2:51:08 denbora behar izan zuen 112,3 kilometroak egiteko eta irteera hartu zuten 96 txirrindularitik azkenean 61 izan ziren proba amaitzen. Azken orduan, dena dela, Soltec Team taldeak ez zuen parte hartu Covid kasuak eman zirelako  barruan. Eguraldia lagun, probaren antolaketa bikaina izan zen, zaletuek ere oso ondo erantzun zuten eta streaming bidezko transmisioa ere arrakastasua izan zen beste behin, airezko irudi ikusgarriak ondo lagunduta.

Aurtengo edizioaren sailkapenak honela geratu ziren: mendiko sailkapena Movistar taldeko Lourdes Oyarbidek bereganatu zuen, tarteko helmugena Aurela Nerlok, taldeka Movistar Team nagusitu zen, Marta Jaskulska izan zen 23 urtetik azpiko onena eta, jakina, euskaldun onenaren saria Ane Santestebanek jaso zuen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »