Ane Ziaran Portugaleteko banderan nagusi Zumaiarekin

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ane Ziaran Portugaleteko banderan nagusi Zumaiarekin
ETA KITTO 2019, Uzt 16

Debuteko urtea du estropadetan Ane Ziaranek eta hasiera bikaina izan dihardu Telmo Deun traineruarekin. Zumaiako taldeak Portugaleteko estropada irabazi zuen asteburuan eta ETE ligako lidergoan kokatu da. Zumaiak hirugarren txandan hartu zuen parte Hibaika, Kaiku eta Tolosaldearekin batera, eta bost segundoko aldea atera zion bigarrenari.

Hiru urtez estropadetatik kanpo egon ondoren indartsu itzuli da Telmo Deun trainerua, bere historia handiari jarraipena emateko asmoz (Kontxako bandera irabazi zuen 2013an, Euskotren liga 2012an eta 2013an, eta Gipuzkoako liga 2012an, 2013an eta 2015ean).

source Ane Ziaran triatloian lehiatu izan da urte askoan eta estropadetara eman du jauzia aurten. Hala ere, ez da ETE ligan parte hartzen duen Ziaran bakarra, Nerea berea ahizpa Lekeitioko taldeko (Isuntza) kidea baita.

 

Argazkia: Luis Azpeitia.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »