[ARGAZKIAK] Eguerdian banatu dittu ...eta kitto!-k Eibarko Kirol Sariak

[ARGAZKIAK] Eguerdian banatu dittu ...eta kitto!-k Eibarko Kirol Sariak
2021/12/31 13:06
eta kitto!
Gaur eguerdian banatu dira Eibarko Kirol Sariak, Coliseo antzokiak hartu duen ekitaldian. Pandemia eta konfinamenduak tartean, azken orduko gorabeherak egon dira eta parte hartzekoak ziren saritu eta beste gonbidatu batzuk ezin izan dira etorri, baina edozein modutan ere oso ekitaldi polita izan da eta, iazko etena eta gero, jendeak asko eskertu du berriz antolatu izana.  26. edizio honetan Eibarko Kirol Sarietako sari berezia Eibar Rugby Taldean ibilibide luzea egin duen Amaiur Mayok jaso du. Euskera Saria, bestalde, Ibon Arakistain Aspe pilota enpresako komunikazio-arduradunarentzat izango da eta Sustapenekoa, bestalde, Mecalbe Taldearentzat. Jarraian dauzkazue ekitaldiko argazkiak.

[foogallery id="114913"]