Arima Galduak 17. postuan sailkatu zen Valladolideko Udako Kopan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Arima Galduak 17. postuan sailkatu zen Valladolideko Udako Kopan
ETA KITTO 2023, Eka 06

Asteburuan jokatutako jugger kirol modalitateko Udako Kopan izan zen gure herriko Arima Galduak taldea, eta bi egun ezberdin bizi izan zituzten eibartarrek: zapatuko fasean galdu ondoren, domekako partidu guztiak irabazi zituzten. Valladolideko lehenengo jardunaldia bi fasetan banatu zen eta, horietan aurrera ezin bazuen egin ere, domekako partidu guztietan nagusituta, azkenean, parte hartu zuten 20 talderen artean, 17. postuan sailkatzea lortu zuten Arima Galduak-ekoek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »