Arima Galduak 47. postuan sailkatu zen Madrilgo jugger nazioarteko torneoan

Arima Galduak 47. postuan sailkatu zen Madrilgo jugger nazioarteko torneoan
2022/09/28 eta kitto!
54 taldek jokatu dute torneo hori, tartean Alemaniatik etorritako bi eta Frantziako beste hiru. Euskaldunak, bestalde, hiru izan dira aurreko asteburuan Madrilen jokatutako torneoan, euretako bat gure herriko Arima Galduak. Eibartarrak, azkenean, 47. postuan sailkatu ziren. Torneoak hiru fase izan zituen: sailkapenekoa, ordenaziokoa eta azken fasea. Lehenengoko fasean talde guztiak hiru ekipoetako 18 multzotan banatu ziren. Bigarrenean, alderantziz, hiru multzo egin ziren, bakoitza 18 taldekoa, lehenengo faseko emaitzak kontuan izanik. Eta hirugarren eta azken fasean azken sailkapenerako postuak erabaki ziren. Guztira talde bakoitzak 10 edo 11 partidu jokatu zituen.