Arima Galduak hamargarren izan zen Zaragozan jokatutako jugger txapelketan

Arima Galduak hamargarren izan zen Zaragozan jokatutako jugger txapelketan
2021/10/14 eta kitto!
Aurreko domekan Aragoiko hiriburuan jokatutako jugger modalitateko txapelketan izan zen gure herriko Arima Galduak taldea eta azkenean 10. postuan sailkatu zen. Hiru euskal taldek hartu zuten parte lehiaketa horretan eta beste biak eibartarren aurretik sailkatu ziren. Mitos taldeak torneo bikaina egin zuen, bigarren amaitzeko, eta Ni Knights, bestalde, zortzigarren sailkatu zen. Berlingo Mundiala jokatu ondorengo lehenengo torneoa izan da eibartarrentzat.