Azken asteburuan udako txapelketa jokatu da Santanderren, 40 graduko tenperaturarekin jokatu ere. Horregatik, partiduak oso gogorrak suertatu ziren, beroarengatik, eta jokalari batzuk ere erdi zorabiatuta ibili ziren. Bertan 32 talde izan ziren parte hartzen eta, euren artean, Arima Galduak gure herriko taldeak 28. postuan amaitu zuen.