Arima Galduak jugger torneoa du Valladoliden, irailean Berlingo munduko txapelketara joan aurretik

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Arima Galduak jugger torneoa du Valladoliden, irailean Berlingo munduko txapelketara joan aurretik
ETA KITTO 2021, Uzt 27

Arima Galduak gure herriko jugger taldeak Valladoliden jokatuko du asteburu honetan, uztailaren 31tik abuztuaren 1era doan gauean bertan jokatuko den Mastu’s Cup torneoan. Hamasei talde izango dira Gaztela-Leonho hiriburu horretan parte hartzen. Ondo etorriko zaie Arima Galduak-ekoei irailean izango duten hitzordu berezia prestatzen joateko. Hilabete horretako azken asteburuan, irailaren 24tik 26ra, Berlinen jokatuko den Munduko Txapelketan izango direlako.

Ez dira bakarrak izango, jakina, 80 bat talde izango direlako Berlingo “World Club Championship 2020+“. Eibarko jugger klubak Crazy Liger bere patrozinatzailearen babesa eskertu du, “berari esker izango garelako Berlinen”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »