Arima Galduak jugger taldeak bi porrotekin hasi zuen Jugger Norte League-a joan den asteburuan, Silvanos eta Rampage taldeen aurka 12-3 eta 8-7 galdu ondoren, hurrenez hurren.
Txapelketa horrez gain, open txapelketa jokatu zuten eta hor 6. postuan amaitu zuten zortzi lehiakideen artean.