Arkaitz Lopez eta Jon Peña “pozik” ‘The Nord Encounter’ CrossFit txapelketan egindako lanarekin

Arkaitz Lopez eta Jon Peña “pozik” ‘The Nord Encounter’ CrossFit txapelketan egindako lanarekin
2019/09/17 eta kitto!
Arkaitz Lopez eta Jon Peñak Santoñan (Kantabria) antolatutako The Nord Encounter’ CrossFit txapelketan hartu zuten parte asteburu honetan. Arkaitz 28. izan zen eskalatu mailan eta Jonek 7. postuan amaitu zuen 35 urte gorako mailan. Kirolari biak “pozik” geratu dira Santoñan egindako lanarekin, adierazi digutenez. 'Entrena sin limites' elkarteak antolatu du txapelketa eta beste eibartar bat ibili da antolatzaile lanetan, Iñigo San Martin.

Kirol-disziplina ezberdinak (halterofilia, gimnasia...) kateatzen dituen kirola da CrossFita eta ariketa-programa bat egin behar da denbora jakin batean. 1974an Greg Glasman estatubatuarrak sortu zuen entrenamendu-programa da CrossFita eta hazkunde handia izan du azken urteotan.