Arrakastatsua izan zen aurreko domekako Bizikleta Eguna

Arrakastatsua izan zen aurreko domekako Bizikleta Eguna
2022/10/04 eta kitto!
Pandemiaren ondorioz bi urtez jarraian ekitaldia bertan behera geratu ondoren, aurreko domekan egin zen Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako jaia. Ehun txirrindulari inguruk hartu zuten parte Bizikleta Egunean, zikloturistekin batera, mendiko bizikleta jardun zutenek eta baita haurrak ere. Goizeko 10:00etan abiatu ziren lehenengoak kostalderako itzuliko ibilbidea egiteko asmoz; 11:00etan, bestalde, irteera egin zen bidegorrian zehar, txikienekin. Ondoren, hiri barruko ibilbidea egin zen, Toribio Etxebarria, Zuloagatarren eta Calbeton kaleak zeharkatzeko. Amaitzeko, txikienek sari-zozketa batean parte hartu zuten, parte-hartzaile guztiek opariak jasotzeko aukera izan zutela.