Arrate Eibar Eskubaloia hirugarren geratu zen Ipuruan jokatutako igoera fasean

Arrate Eibar Eskubaloia hirugarren geratu zen Ipuruan jokatutako igoera fasean
2022/06/02 08:24
eta kitto!
Igoera eskuratu barik ere, eskubaloi asteburu bikaina izan zen aurrekoa eibartarrontzat. Azkenean Fernando Fernandezen Arrate Eibar Eskubaloia hirugarren postuan sailkatu zen igoera faseko ligaxkan, Santoñari 29-27 irabazi eta OAR Gracia Sabadellekin 30-34 eta Madrilgo Ikasarekin 24-29 galduta. Barixakutik domekara arte jokatutako igoera fase horretan zaletuek bereziki girotu zuten Ipuruako kantxa eta asko gozatu zuten jokatutako partiduekin; lau taldeetako zaletuen arteko harremana ere paregabea izan zen. Denboraldi bikaina osatu dute Arrate Eibar Eskubaloiko talde guztiek, euretako asko hainbat igoera faseetan hartu dutelako parte.