Arrate Eibar Eskubaloiak denboraldi berezia izango du aurtengoa

Arrate Eibar Eskubaloiak denboraldi berezia izango du aurtengoa
2021/09/10 eta kitto!
Eibar Eskubaloia eta JD Arrateren 10. eta 75. urteurrenak hurrenez hurren ospatzeko Portalean antolatutako ekitaldian gure herriko eskubaloiak denboraldi berrian bizi izango dituen efemerideak jakinarazi zituzten eta, horrekin batera, Eibar Eskubaloiak horretarako prestatuko dituen hainbat ekitaldiren berri eman zen.

Klubak 18 talde izango ditu guztira, ia 300 neska-mutilekin; horrez gain, aurrera egiteko talde nagusien asmoak indartzera datoz denboraldi berrirako egindako fitxaketak ere. Ipuruan goi mailako partiduak ikusteko aukera izango da eta ez dira faltako erakusketak, herri-bazkaria udaberrian eta prestatzen diharduten dokumentala. Guzti horretarako irudi zaharren bila dabiltza eta baita norbaitek baditu Untzagan jokatzen zeneko bideoena.

Denboraldi honetan taldeak Arrate Eibar Eskubaloia izenarekin jokatuko du eta ekipazio berriaren babesle nagusia Mecalbe enpresa izango da.