Arrate Eibar Eskubaloiak igoera lortzeko aukera izango du asteburuan etxean

Arrate Eibar Eskubaloiak igoera lortzeko aukera izango du asteburuan etxean
2022/05/26 11:23
eta kitto!
Bihar hasiko dira, Ipurua kiroldegian, Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko kanporaketak. Arrate Eibar Eskubaloiak BM Santoña, BM Ikasa eta OAR Gracia Sabadell izango ditu arerio, baina Fernando Fernandezen mutilek zaleen babesa baliatu nahi dute helburua lortzeko.

Partiduak bihar, etzi eta domekan jokatuko dira, eta sarrerak lortzeko hiru modu daude. Batetik, klubaren webgunean (gaur izango da azken eguna). Bigarrenik, Ez Dok tabernan (Toribio Etxebarria, 18) barixaku eguerdira arte. Eta hirugarrenik, Ipurua kiroldegiko leihatilan, partidu egunetan, neurketa bakoitza hasi baino ordu erdi lehenagotik hasi eta hasierako ordura arte.

Igoera Fase guztia ikusteko abonuaren prezioa 25 eurokoa da eta egun bakoitzeko sarreren prezioa 10 eurokoa. 7 urtez azpikoek, ostera, ez dute ezer ordaindu beharko.

eibar eskubaloia igoera fasea