Arrate Eibar Eskubaloiak zaletuen bultzada izango du asteburuko igoera fasean

Arrate Eibar Eskubaloiak zaletuen bultzada izango du asteburuko igoera fasean
2022/05/27 eta kitto!
Gaur hasi eta domekara arte Fernando Fernandezen mutilek hiru neurketetan ahaleginduko dira mailaz igotzen denboraldi bikaina burutu eta gero. Zaila izango da fasea, jakina, baina oraingo honetan zaletuen berotasuna izango dute alde, Ipuruan hartuko baititu fase horretako partidu guztiak. Eibartarrek gaurko bigarrena jokatuko dute, 19:45etik aurrera, aurkari OAR Gracia Sabadell dutela; talde horretan Montserrat, Joaquim Vaillo, Correo anaiak, Bernat eta Guillen dira jokalari arriskutsuenak. Biharko aurkaria Madrilgo Balonmano Ikasa izango da, 18:45etik aurrera, eta hor Santiago Echevarria, Marcos Aliguella, Jaime Fernandez eta Adria Cumplido dira jokalari aipagarrienak. Domekan, azkenik, eguerdiko 12:30ean izango dute hirugarren aurkaria, CB Santoña, aurrez aurre; Cristian Postigo, Lluis Pla, Guillermo Herrero eta Agustin Marcos nabarmentzen dira, batez ere, Kantabriako taldean.

Ea oraingoan eibartarrek lortzen duten ondo merezita duten saria, denboraldiari ginga jartzeko. Neurketa guztiak Youtube kanalean zuzenean ikusgai izango dira, Ipuruara animatzera joan ezin dutenentzat.