Bigarren urtez jarraian estatu mailako azken txapelketara sailkatu eta gero, oraingoan sentsazio hobearekin itzuli zen Eibarko taldea Castelloko Onda herritik. Fasearen lehenengo partiduan, gainera, eibartarrek 23-20 irabazi zien Roquetas taldeari, hori bai, beste bietan Onda etxeko taldea eta Maresme baino gutxiago izan ziren. Irune de Castro entrenatzailearen esanetan, “Espainiako txapelketara bigarrenez jarraian iristea opari bikaina izan da, irailetik honaino jokalariek erakutsitako konpromisoaren erakusgarri”.
Arrate Eibar EskubaloiaEibar EskubaloiaEskubaloia
Gaiarekin zerikusia duten albisteak