Arrate Eibar Eskubaloiko neskek Euskadi Cup irabazi zuten jubenil mailan

Arrate Eibar Eskubaloiko neskek Euskadi Cup irabazi zuten jubenil mailan
2022/06/15 eta kitto!
Aurreko asteburuan Hernanin jokatutako Euskadi Cup-en eibartarrek nagusitasuna erakutsi zuten beste behin eta, etxeko Hernaniri 32-15 eta San Adriani 28-25 irabazita, txapelketa hori ere bereganatu zuten. Dena dela, denboraldiko sari nagusiena aurretik lortuta zuten eibartarrek, datorren denboraldian Euskal Liga jokatzeko sailkatuta.

Ez zuten zorte bera izan Arrate Eibar Eskubaloiko kadete mailako neskek, Ipuruan jokatutako Euskadi Cup-eko hiru partiduetan amore eman behar izan zutelako: Urdaibai Katillotxurekin 39-24 galdu zuten, San Adrian A-rekin 26-16 eta Usurbilekin 23-16. Hala ere, denboraldi bikaina egin dute hauek ere.

Modu batean edo bestean, Arrate Eibar Eskubaloiak hazten jarraitzen du eta azken asteburuan beste sari bat jaso berri du, Espainiako Eskubaloi Federazioak emandako sari berezia, azken urte hauetan kirol honi emandako guztiagatik.