Arrate Eskubaloiko kadete mailako nesken taldea estatuko azken fasea jokatzen du Castellon

Arrate Eskubaloiko kadete mailako nesken taldea estatuko azken fasea jokatzen du Castellon
2022/05/20 eta kitto!
Arrate Eibar Eskubaloiko kadeteen mailako neskek gaur debutatuko dute Castellon jokatzen diharduen fase horretan. Atzo hasi zen lehiaketan, eibartarrek Roquetas taldea izango dute aurkari, 18:00etik aurrera. Bihar berriz kantxaratuko dira, ordu berean, Onda Handbol etxeko taldearen kontra jokatzeko eta, lehen bi postuetako bat lortuz gero, domekan bigarren multzoko aurrenekoen aurka jokatuko lukete. Castellon dagoen Onda herriko Victor Cabedo pabilioian jokatuko dira sektoreko partidu guztiak. Eibartarrek egindako denboraldi bikainari ginga jartzeko aukeraren aurrean dira.