Arrateko Amaren hiru-txirlo tiraldia Asola Berrin jokatuko da etzi

Arrateko Amaren hiru-txirlo tiraldia Asola Berrin jokatuko da etzi
2019/09/13 eta kitto!
Arrate egunaren goizaldean botatako euriak kaltetu egin zuen Arrateko bolatokia eta ezin izan zen egun horretako txapelketa jokatu bertan. Hori dela-eta, domekan 17:00etan hasita izango da jokoan Asola Berrin. Tiraldian parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko da eta sariak honakoak izango dira: irabazleak, txapela, 100 euro eta urdaiazpikoa; bigarrenak, 70 euro; hirugarrenak, 50 euro; laugarrenak, 30 euro; eta bosgarrenak, ustekabea.