Arraten amaituko da 2020ko Vueltako laugarren etapa

Arraten amaituko da 2020ko Vueltako laugarren etapa
2019/10/22 11:12 eta kitto!
EiTB-k gaur goizean adierazi duenez, Irunen hasi, Donostiatik igaro eta Arraten amaituko da 2020ko Vueltako etapa bat, lasterketako laugarrena hain zuzen ere. Utrecht (Herbehereak) hirian hasiko da datorren urteko Espainiako Itzulia abuztuaren 14an eta Herbehereetan hiru etapa jokatu ondoren, Euskal Herrira etorriko dira txirrindulariak.

Abenduaren 18an aurkeztuko dute 2020ko Vueltaren ibilbidea eta orduan jakingo dira zehaztasun gehiago.